XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

koltxoilo. Pikolin bat, aizak, berriberria, metro t'erdikoa, bi mila pezetan!

komundu. Kaka-planeta hau!

ko-mikologia. Perretxikoez diharduen biologiaren atal barregarria.

komisiolari. Zimbawen ari den frantziskotar bat, beti ehuneko hamabosta esijitzen duena.

konejudas. Untxi traidorea.

konkortesia. Bizkarrean kristoren koskorra dutenen arteko gizabide adeitsua.

kotsonante. Txanogorritxu jan nahian ari zen piztia maltzurrak asmatutako hizki mota.

kontzentraizio. Bakarren bati zerrikeria egiteko jende asko bildu.

koranpilatu. Musulmanen liburu sakratua irakurtzean kakanahastu zeharo.